1.1 Misioa

Nafarroako Zerga Ogasuna berezko nortasun juridikoa duen erakunde autonomoa da, irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuak sortua eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxikia.


Abuztuaren 28ko 135/2016 Foru Dekretuak onetsitako eta 2017ko urtarrilaren 24ko 9/2017 Foru Dekretuak aldarazitako Estatutuek arautzen dute haren antolamendua eta funtzionamendua. Azkenik, urtarrilaren 18ko 6/2017 Foru Dekretuak txertatu zituen azkeneko aldaketak Estatutuetan.


Nafarroako Zerga Ogasuna da Nafarroako zerga sistema aplikatzeaz arduratzen den erakundea, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren izenean eta haren kontura.


Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak (abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea) garatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren araubide juridikoa osatzen duten oinarrizko printzipioak eta arauak.