2.1 Zerga-bilketa. Osagaiak

2018an, Nafarroako Zerga Ogasunaren zerga bilketan (I. kapitulutik III.era) bildutako zenbateko likidoa 3.482.953,6 mila eurokoa izan da guztira.

2018. urteko zerga bilketa osagaien arabera aztertuta, hau ikusten da:

  • Guztira 5.107.259,1 mila euro bildu dira; alegia, 2017an baino %3,0 gehiago.
  • Itzulketak 1.624.305,5 mila eurokoak izan dira; aurreko urtearekin alderatuta, igoera nabarmena izan da, %27,2koa zehazki.
  • Diru bilketa likidoa, hots, diru bilketa osoaren eta itzulketen arteko aldea, 3.482.953,6 mila eurokoa izan da; %5,4ko beherakada izan du urtetik urterako tasan.

Ondorengo taula honetan, 2018. urteko zenbatekoak eta urte arteko konparazioak zehaztu dira.

10. taula. Zerga-bilketa osoa. Osagaiak

Azken urteetan osagaiek izan duten bilakaerari dagokionez, honako grafiko honetan argi ikusten da 2018ko zerga bilketa likidoak aurreko urteko joera berari jarraitzen diola: krisi ekonomikoa baino lehen 2007an lortutako maila maximoa berreskuratu, eta are gainditu ere egin du. Diru bilketa likidoak, berriz, %5,4ko beherakada izan du aurreko urtearekin alderatuta. Itzulketak nabarmen igo direlako izan da, batez ere; 2017an egindako itzulketekin alderatuta, %27,2ko igoera izan dute.

11. grafikoa. Zerga bilketaren behin-behineko bilakaera