3.3.4 Eskaerak eta iradokizunak. Plataforma telematikoa

Jarraian zerrendatzen dira plataforma telematikoari lotuta jaso diren eskaera eta iradokizun batzuk:

  • Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena egiteko laguntza programaren erabilgarritasunak areagotzea, Zerga Ogasunean jasotzen diren datuak lortzeko aukera sartuz (atxikipenak, EJZ, aurreko urteetan egin gabeko kenkariak, etab.), PFEZrenaren antzera.
  • Laguntza programak hobetzea, erabiltzaileek sarean erabili ahal izan ditzaten. Informazio ereduetan egin daiteke jada, baina Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan ez.
  • Ordainketen banku helbideratzea epe bakoitza amaitu baino egun bat lehenagora arte egin ahal izatea (gaur egun 3 egun baliodun dira).