3.5.1.1 PFEZren eta Ondarearen kanpaina

Kanpaina aldi oso zehatzetan gauzatzen da:

  • Aurrekanpaina: aldi honetan egiten dira kanpaina prestatzeko jarduera guztiak. Zergadunarekin egiten diren jardueren isla zuzenena PFEZaren autolikidazio proposamenak dira; 2018. urteko kanpainan (2017ko zergaldia) 181.504 proposamen egin ziren, %92ko onartze maila izan zuten, eta aurkeztutako aitorpen guztien %52,52 izan ziren.

            48. grafikoa. Bidalitako PFEZaren autolikidazio-proposamenen kopuruaren denbora-bilakaera

            49. grafikoa. Onartutako eta baliogabetutako PFEZaren autolikidazio-proposamenen kopuruaren denbora-bilakaera.   

Aurrekanpainan nabarmendu beharreko beste jarduera bat da Nafarroako Zerga Ogasuneko langileei, entitate laguntzaileei eta, bereziki, Ogasuneko langile izango balira bezala aitorpenak egiten dituzten finantza entitateetako pertsonei ematen zaien prestakuntza.

2018. urtean, 17 entitate laguntzailetako 529 langilek hartu zuten parte aitorpenak egiten. Zehatzago ikus daiteke 5.4 atalean (Zergadunarentzako zerbitzuetako entitate laguntzaileak).

  • Kanpaina: aldi honetan, funtsean, PFEZaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak aurkezten laguntzen zaio zergadunari. Bulegoen eta web aplikazioen logistika alde batera utzita, epe honetako jardueraren ezaugarri nagusia da zergadunak egiten dituen kontsultei eta izapideei berehalako erantzuna ematen zaiela.

Jarduketa hauei buruzko zenbateko garrantzitsuenak jarraian adierazten diren tauletan jaso dira:

           50. taula. Aurkeztutako PFEZ aitorpenen kopuruaren bilakabidea. Aurkezteko moduen arabera.

           51. taula. PFEZ kanpaina aurreko bulegoetako hitzorduen kopurua. Hitzordu-modalitatearen arabera.

           52. taula. Interneteko bulego birtuala. Zerbitzu erabilienetara jo zuten pertsonen kopurua.

           53. taula. Interneteko bulego birtuala. Aplikazioetarako sarreren bilakabidea denboran.

  • ea: aldi honetan zergadunek zerga betebeharrak bete dituztela kontrolatzen eta egiaztatzen da.

Kanpaina amaitu zenean, denera, PFEZaren 331.297 aitorpen eta Ondarearen gaineko Zergaren 5.769 aitorpen zenbatu ziren, eta denera honako saldo hau ekarri zuten, hurrenez hurren: -963,4 mila euro eta 37.513,17 mila euro.

Zentzu horretan, esan behar da, 2017ko zergapetze aldian, 2016koarekin alderatuta, ez dela egon araudi aldaketa nabarmenik, kanpainako zifren emaitza nabarmen aldatzea dakarrenik.     

            54. taula. PFEZren kanpaina zenbakitan. Saldoa. Aitorpenen kopurua eta zenbateko positiboa eta negatiboa.

            55. taula. PFEZren aitorpen positibo eta negatiboen kopuruaren bilakabidea denboran.

            56. taula. Saldo ekonomikoaren bilakabidea denboran. PFEZren zenbateko positiboa eta negatiboa.

            57. taula. Ondasunaren gaineko Zergaren kanpaina zenbakitan. Aitorpenen kopurua eta saldo ekonomikoa.