3.2.5.1 Gogobetetze-galdeketak

Aurreko urteetan bezala, galdeketa bat egin zaie 2018ko azaroan Zerga Ogasunaren Telefono bidezko Arreta Zerbitzua erabili duten zergadunei. Galdeketaren bitartez, ondorioztatu da zerbitzua oso positibotzat jotzen dutela (10etik 8,06); beraz, balorazioa 2017. urtean (7,72) baino hobea izan da.

Galdetegiari erantzun dioten pertsonek uste dute emandako zerbitzua oso erabilgarria dela, eta 8 puntu baino gehiagorekin baloratu dituzte honako alderdi hauek: adeitasuna, interesa eta langilearen ezagutza, bai eta jasotako azalpenen argitasuna ere, aurreko urteetan hobetu beharreko alderdi gisa agertzen zena. Oraindik ere puntu gutxiena jasotzen dituen alderdia egun jakin batzuetan zerbitzuarekin harremanetan jartzeko erraztasuna da, telefonoak komunikatzen egon ohi direlako.

Zerbitzu hau nahiko edo oso erabilgarritzat jo du inkestatuen %98,55ek, eta gehien egin den iradokizuna arretarako langileen kopurua areagotzea izan da.