4.3 Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko “Estatistikak” atalean argitaratuta daude aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiei buruzko eragiketa estatistikoak.

Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak 2009az geroztik jasotzen dira, Nafarroako Estatistika Institutuaren Planei jarraituz.

Informazio-iturria:

Subjektu pasiboek zergaldi bakoitzerako Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean aurkezten dituzten aitorpenak, zergak hala Nafarroari bakarrik nola Nafarroa eta beste lurralde baten/batzuen artean ordaintzeko (zifra erlatiboaren arabera, lurralde bakoitzean egindako eragiketen proportzioan).

Estatistikek zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenek duten egoerari erreparatuta.

Sozietateen gaineko Zergaren estatistiketan, ez dira kontuan hartzen baliogabetutako aitorpenak, eta ez dira sartzen zerga kontsolidazioko araubidean dagoen talde bateko edo ekonomia intereseko talde bateko edo ABEE bateko kide diren sozietateek aurkeztutako banakako aitorpenen emaitzak. Aitorpen horiek aurkeztutako aitorpen guztiei buruzko estatistikan baino ez dira hartzen kontuan.

Bestalde, azpimarratu behar da estatistika batzuk, aurkibidean eta argitalpen oharretan adierazten den eran, Nafarroako araudia aplikatzen duten aitorpenei buruzkoak direla. Hau da, estatistika batzuetan, ez dira kontuan hartzen Estatuko araudia edo euskal foru aldundien araudiak aplikatzen dituztenak.

Hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko, datuak modu estatistikoan erabiltzen dira, oro har (n+2) urteko martxoan, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik, eta (n + 1) (n) zergaldiko aitorpena aurkeztu den urtea.

Maiztasuna

Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

2019ko apirilean argitaratuko dira 2017 zergaldiari dagozkion Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak.

Hemen kontsulta daitezke:

 https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/Impuestossociedades.htm