3.4.3 Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketak

Kudeaketa Zerbitzuan zergak kontrolatzeko egindako jarduketen emaitzetan sartzen dira Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzu hauek egiten dituzten jardueren zati bat: Zergak Kudeatzeko Zerbitzua, Lur Ondasunen eta Ondarearen gaineko Zergen Zerbitzua eta PFEZ eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.

Emaitza zuzenetan jasotzen dira askotariko zergen likidazioen kuotak, interesak, errekarguak eta zehapenak, bai eta Administrazioak eskatutako aitorpenenak ere. 2018an, emaitza horien zenbatekoa 65.770,3 mila eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2017ko jarduketen emaitzekin konparatuta 2.222,1 mila euroko gorakada absolutua izan zutela, eta %3,50eko aldakuntza portzentuala.

Eragindako emaitzetan jasotzen dira Nafarroako Zerga Ogasunak egindako jarduketen ondorioz epez kanpo aurkeztutako askotariko zergen aitorpenen kuotak eta interesak, eskaeretan formalizatu gabekoak. 2018an, emaitza horien zenbatekoa 23.190,2 mila eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2017ko jarduketen emaitzekin konparatuta 7.669,6 mila euroko beherakada absolutua izan zutela, eta -%24,85eko aldakuntza portzentuala.

2018an, jarduketa horien emaitza, denera, 88.960,5 mila eurokoa izan da; horrek esan nahi du 2017. urtean Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko egindako jarduketekin konparatuta zenbatekoak 5.447,5 mila euro egin duela behera. Hau da, -%5,77ko beherakada erlatiboa izan du.

Emaitza horien xehetasunak jarraian adierazten den koadroan jasotzen dira:

45. taula. Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak guztira. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa