3.2.1.1 Administrazioaren arloko arreta Iruñeko bulegoan

2018an Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko langileek emandako arretak 128.257 izan dira, eta oso gutxitan bideratu dira Nafarroako Zerga Ogasuneko beste unitate batzuetara.

Aurten eskatu diren arreten kopurua handiagoa da iazkoaren aldean; %2,65eko igoera izan da.

Grafiko honetan jaso dira izapidetutako gai guztien artetik zein izan diren aipagarrienak:

20. grafikoa. Administrazioko arreta-motei buruzko grafikoa

Arreta horiek guztira 64.880 pertsonak eskatu dituzte; alegia, aurreko ekitaldian baino %4,10 zergadun gutxiagok.

Hori horrela, arreta kopurua hazi egin da, arreta jaso duten zergadunen kopuruak behera egin badu ere; horrek esan nahi du zergadun batzuek arreta gehiago eskatzen dutela gure bulegoetara jotzen dutenean.

Egunero, 270 pertsonari eman zaie arreta, batez beste; zifra hori altuagoa izan da, 300 pertsonatik gorakoa, apirilean, maiatzean eta ekainean, Errentaren Kanpaina zela eta.

Zifra horretan ez dira sartu tiketa hartu ez duten eta "arreta azkarreko mostradorean" artatuak izan diren zergadunak; mostradore hori jartzen da informazio orokorra emateko, inprimakiak saltzeko, instantziak jasotzeko eta berehalako egiaztapenik behar ez duten autolikidazioak zigilatzeko. Egindako neurketen arabera, arreta horiek 62.311 izan dira, egunean batez besteko 252 pertsona; hau da, aurreko urtean baino %2,44 gehiago.

Administrazioaren arloko arreta orokorrean tiketa hartu zuten pertsona gehien egon ziren asteak izan ziren apirilaren 9tik ekainaren 29ra bitartekoak (Errentaren Kanpainaren hasiera) eta ekaineko bigarren astea. Egun horietan batez besteko 331 pertsona artatu ziren lehenengo aldian, eta 300 bigarrenean. Abuztuaren 20tik 24ra bitarteko astean artatu ziren pertsona gutxien, 195 pertsona eguneko, San Ferminen astea alde batera utzita, eguneko 94 pertsona artatu baitziren.

 

21. grafikoa. Administrazioko aurrez aurreko arreta. Arreta emandako pertsonek denboran izandako bilakaera

Itxarote eta arreta-denborak

Zergadunen %58,64k 15 minutu baino gutxiago itxaron behar izan zuen artatua izateko.

Urtean zehar, itxaron beharreko batez besteko denbora 12 minutu eta 44 segundo izan zen, iazkoa baino luzeagoa (11 minutu eta 53 segundo). Ildo horretatik, lehen esandakoa hartu behar da gogoan: zergadun ugarik gai baterako baino gehiagotarako arreta eskatzen du gure bulegoetara bertaratzen denean. Gehienetan, zergadun bakoitzarekin emandako batez besteko denbora luzatzea dakar horrek.

Itxarote denbora luzeenak 11:30etik 13:00etara bitartean erregistratu ziren.

Zergadun bakoitzarekin erabilitako denbora ez da 10 minutu baino gehiagokoa izan kasuen %64,82an. Denbora horren batez bestekoa 9 minutu eta 25 segundo izan da, aurreko urteetakoaren oso antzekoa.