2.4.2 Araudi-aldaketen eragina

Legegintzaldi honen hasieran, erreforma fiskal bat onartu zen, eragin handia izan zuena zerga kontzeptu nagusien bilketan, 2017. ekitaldian batez ere. 2018an, zerga aldaketek garrantzi txikiagoa izan dute, eta, beraz, bilketan izandako eragina ere txikiagoa izan da.

25/2016 Foru Legeak, abenduaren 28koak, zenbait zerga aldatu eta beste zerga neurri batzuk hartzeari buruzkoak, beste arau batzuen artean, zenbait aldaketa eragin ditu PFEZn, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak dituztenak, eta, beraz, eragin izan dutenak 2018an aitortutako kanpainan.

Horren antzera, 26/2016 Foru Legeak, abenduaren 28koak, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoak, zenbait zerga aldaketa jaso ditu, hala nola oinarri negatiboen konpentsazioa murriztea, zergetan kengarritzat jotzen diren gastuen alorreko zenbait berrikuntza eta zergapetze bikoitzaren trataera, besteak beste, eta horiek ere eragina izan dute 2018ko uztaila baino lehen aitortutako kanpainan.

Maiatzaren 9ko 6/2017 Foru Legeak (hein batean aldatzen duena Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina, zeina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen) alargun pentsioak kontribuzio modalitateko erretiro pentsioei kentzeko sistema fiskala hedatu zuen, eta 2017ko errenta kanpainan aplikatu zen. Halaber, aurreikusi zuen 2018an kenkariak eguneratuko zirela, 2017ko Nafarroako batez besteko soldaten igoeraren arabera. Bi neurri horiek eragin negatiboa izan dute 2018ko diru bilketan.

Zerga iruzurraren aurkako mekanismoak sendotze aldera, 16/2017 Foru Legeak, abenduaren 27koak, zenbait zerga aldatu eta beste zerga neurri batzuk hartzeari buruzkoak, 2018an eragina izan duten zenbait neurri xedatzen ditu. Besteak beste, azpimarratzekoa da ugaritu egin direla zehapen larriak, eta, baita ere, bizkor ordaintzeagatiko murrizketak finkatu direla lehen aldiz, zehapenak bizkorrago gauzatze aldera.

Halaber, 16/2017 Foru Legeak, abenduaren 27koak, zenbait aldaketa egin ditu Sozietateen gaineko Zergan, eta horien eragina 2019n nabarituko da nagusiki, baina nolabaiteko eragin positibo aurreratua ere izan dute 2018an egindako kontu ordainketan.

Azkenik, 14/2018 Foru Legeak, ekainaren 18koak, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoak, V. Tituluan, hondakinen gaineko zerga berri bat arautzen du, 2018ko uztailaren 1ean jarri zena indarrean, eta haren 3. hiruhilekoari dagokion kuota ekitaldi honetan bertan sartu da.

Horregatik guztiagatik, zerga aldaketen eragin gordina, 2018ko diru bilketa likidoaren ikuspegitik, 14.552 mila eurokoa izan da.

Taula honetan jaso dira araudi aldaketek diru bilketa likidoan izandako eraginari buruzko datuak:

17. taula. Zerga-bilketa. Araudi-aldaketen eraginengatiko doikuntzak.