5.2.3 Informazioa trukatzea

Nafarroako Zerga Ogasunak ondo daki garrantzitsua dela informazioa ondo biltzea.

Horregatik, duela hainbat urtetatik, beste administrazio publiko batzuekin informazioa trukatzeko hainbat hitzarmen ditu, bakoitzaren eskumenak errazago gauzatzeko eta herritarrentzako izapideak errazteko.

Hitzarmen horietan jasotzen dira informazioaren truke masiboei aplikatu ahal zaizkien helburuak, edukiak, maiztasunak eta segurtasun baldintzak.

Informazioa trukatzeko eta lankidetzan aritzeko hitzarmenen artean, honako hauekin sinatutakoak dira azpimarragarrienak:

  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
  • Euskadiko Foru Ogasunak.
  • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala.
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia.
  • Notariotzaren Kontseilu Nagusia.
  • Erregistratzaileen Elkargoa.<
  • Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoa.
  • Laneko Ikuskatzailetza.
  • Nafarroako Osasun Zerbitzua – Osasunbidea.

Honako taula honetan, indarrean dauden hitzarmenak jaso dira:

73. taula. Lankidetza hitzarmen eta akordioen zerrenda eta indarrean sartu diren data

Era berean, 2018an, 55 lankidetza jarduketa egin ziren epaitegiekin eta beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin.

Jarraian adierazten den koadroan jasotzen da erakunde horietako bakoitzarekin egindako jarduketa kopurua.

74. taula. Ikuskatzailetza Zerbitzuak epaitegiekin eta beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin egindako lankidetza jarduketak

Bestalde, nabarmentzekoak dira jarduketa hauek:

  • Gizarte Segurantzaren informaziorako sarrera zuzenak: 116 sarrera.
  • Euskadiko Foru Ogasunekin elkarlanak LOTUNE posta sistema seguruaren bitartez: 9 elkarlan.