3.2.2.1 Zergen arloko telefono bidezko arreta

2018an zehar 165.661 dei jaso dira, 2017an jasotakoak baino %5,83 gehiago. Jasotako deien %73,47 telefonoguneko administrazioko langileek artatu dituzte zuzenean (iaz, %69,50 izan ziren), eta gainerakoak beste unitate batzuetara bideratu behar izan dira.

24. grafikoa. Jasotako deien bilakaera denboran

Hurrengo taulan ikus daiteke eguneko batez besteko datuetan egon den bilakaera.

25. grafikoa. Telefono bidez artatutako deien bilakaera denboran

Eguneko deien batez besteko kopurua 670 izan zen. Dei gehienak maiatzean jaso ziren (1.053 eguneko), eta ondoren ekainean eta apirilean. Bestetik, abuztuan eta irailean, eguneko 449 eta 474 dei egin ziren batez beste, hurrenez hurren.

Bideratutakoak

Gaur egun, oro har, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko kontsultak egiteko soilik bideratzen zaizkie telefonogunetik deiak zuzenean Ogasuneko kudeatzaileei; gainerako kontsultak call centerrean jasotzen dira, eta bertatik mezu elektroniko bidez komunikatzen dira deitzaileen telefono zenbakiak egunero, hurrengo egunean gaiaren arabera dagokion unitateak kontsultari erantzun diezaion.

26. taula. Telefonogunetik bideratutako deiak, unitatez unitate

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, nabarmendu behar da, hori aurkezteko epea amaitzear zela, 559 dei jaso zirela (29 dei eguneko). Denbora tarte horretan, uztailaren 11tik 25era bitarte, posta elektronikoaren sistema ez dabil, eta deiak bideratu egiten dira; hala, deien ehuneko handi bati ezin izaten zaio arretarik eman. 

Horrez gain, Errentaren Kanpainan eta Ondarearen Kanpainaren eguneko batez bestekoa zehazteko, apirilean, maiatzean eta ekainean jendearen arretarako izandako egunak hartu dira kontuan.

Tracasa Instrumental SL enpresa publikoa arduratzen da, enkargu bidez, sartzen diren deiei hasierako arreta emateaz eta bideratzen diren deien trafikoa kudeatzeaz. Zeregin horretan ari diren langileek baimena dute transakzio jakin batzuk ikusteko, datu fiskal pertsonalak kontsultatze aldera (zergadunak PINa eman ostean). Horri esker, administrazioaren arloko kontsultei buruzko deietatik %97,99 erantzutea lortu da. Portzentaje hori iazkoa baino handiagoa da (%93,34). Telefono bidezko zerbitzua erabilgarri dago astelehenetik ostegunera 8:30etik 17:30era, eta uztailean, abuztuan eta irailean eta urte osoko ostiraletan 8:30etik 15:00etara.

Horrez gain, zerbitzu handiagoa ematen da informazio ereduen kanpainaren aldian, sozietateentzako epean eta hiru hilez behingo aitorpenak aurkezteko epeen azken 5 egunetan.

Ondorengo taulan jasota dago urtean zehar egiten den aurrezko aurreko eta telefono bidezko jardueraren banaketa. Aurrez aurreko arreta horren modalitate desberdinak eskatu dituzten pertsona guztiak zenbatu dira, alegia, administrazioaren arloko kontsultak egin dituztenak (tiketarekin edo arreta azkarreko mostradorean) eta zergen arloko kontsulta teknikoak egin dituztenak.

27. grafikoa. Aurrez aurreko arretaren eta telefono bidezko arretaren banaketa, hilez hil.