2.4.6 Zerga berezien bidezko diru-sarreren bilakaera

Zerga bereziek, orokorrean, 493.214,4 mila euroko zenbatekoa izan dute: zerga berezien kudeaketa zuzenaren bidezko diru bilketa 440.836,4 eurora igo da, eta Estatuarekiko doikuntza fiskala 52.378,0 mila euro garbikoa izan da.

2017. urteari dagokionez, diru bilketa likido osoak %10,8 egin du behera, baina beherakada oso desberdina izan da zergen arabera:

  • Alkoholaren fabrikazioaren gaineko Zerga Bereziaren kudeaketa zuzenaren bidezko diru bilketak tasa negatiboak izan ditu aurreko urtearekin alderatuta; %6,5eko beherakada, zehazki. Aldiz, gainerako zerga berezietan –Hidrokarburoak, Tabako Lanak, Elektrizitatea, Garraiobideen, Garagardoaren eta Bitartek Produktuen gaineko zerga bereziak–, diru bilketa igo egin da 2017rekin alderatuta. Horiek guztiak batera kontuan hartuta, ia ez da aldaketarik egon aurreko urtearekin alderatuta, %0,4 igo baitira.
  • Aurreko urteko bilketa likidoarekiko desberdintasun nagusia zerga bereziengatiko zerga doikuntzetan ikusten da, %54,0 murriztu baitira (2017an 113.859,7 mila euro izatetik, 2018an 52.378,0 mila euro izatera). Azpimarratu behar da, 2017an, Hidrokarburoen erregularizazioagatiko ohiz kanpoko fluxua egon zela Nafarroaren alde, 73,8 milioi euroko zenbatekoz. 2018an, berriz, ohiz kanpoko fluxurik egon ez bada ere, zeharkako ezarpenagatiko doikuntzan igoera egon da, Nafarroari esleitutako kudeaketa zuzenaren ehuneko txikiagoa konpentsatzeko.