3.2.3 Posta elektroniko bidezko arreta

Posta bidezko arreta zergen arloko kontsultei

Egindako kontsultei arreta emateko bide hau geroz eta gehiago erabiltzen da. Aurreko urteetan bezala, apirilean eta maiatzean erabili da gehien.

Urtean zehar, guztira 21.114 mezu elektroniko jaso ziren, arreko urtean baino %23,81 gehiago (16.637). Mezu horietatik, 2.429 Errentaren Kanpainakoak izan dira.

Jasotako mezu guztietatik, 4.588 (5.171 gai lantzen zituzten) entitate laguntzaileentzat jarritako postontzi berezira iritsi ziren. Bide horrek %14,75eko igoera izan du aurreko urtearekin alderatuta (3.988 mezu jaso ziren).

Datozen grafikoetan ikus daiteke bide honen bitartezko arretaren eskaerak izan duen joera.

28. grafikoa. Posta elektronikoaren bidezko arretaren bilakaera

29. grafikoa. Laguntzaileen atalaren bidezko arretaren bilakaera

Posta bidezko arreta laguntza informatikoko eskaerei

Tracasa Instrumental SL enpresa publikoak erantzuten die, enkargu bidez, Nafarroako Zerga Ogasunaren aplikazioen erabiltzaileek posta elektronikoz egindako laguntza eskaerei eta zalantzei. 2018an, 3.650 mezu elektronikori erantzun zieten, 2017an baino %8,30 gehiagori (3.370 mezu).