3.2.4 Dokumentuen erregistroa

Erregistro tradizionalaren bitartez, urtean zehar 24.027 dokumentu jaso dira guztira; 2017. urtean baino gutxiago, urte hartan 26.093 sartu baitziren.

Hurrengo koadroetan zehazten dira, helmugako unitatearen arabera erregistratu diren dokumentuak, baita azken urteotan izandako bilakaera ere.

30. grafikoa. Erregistratutako dokumentuak, helmugako unitatearen arabera

31. grafikoa. Erregistratutako dokumentuek denbora izan duten bilakaera

Nafarroako Zerga Ogasunaren erregistro telematikoaren bitartez, 25.443 dokumentu kontabilizatu dira guztira, eta, beraz, sobera berdindu da erregistro modu tradizionalean, paperezkoan, izandako jaitsiera.

Bi erregistro kanalak zenbatuta (tradizionala eta elektronikoa), aurten Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan erregistratutako dokumentu kopurua 49.470 da, aurreko urtean baino %2,4 gutxiago (50.519).