3.5.2 Enpresa handientzako arreta

Nafarroako Zerga Ogasunak arreta espezifikoa ematen die enpresa handiei, haiek baitira, ikuspegi kuantitatibo zein kualitatiboa kontuan hartuta, Nafarroako Foru Komunitateko zergadun nagusiak.

Hain zuzen ere, enpresa handitzat jotzen dira (2018an, 3.700 inguru ziren) BEZaren ondorioetarako, eragiketen bolumena 9.000.000 eurotik gorakoa dutenak, baita zergak hainbat Administraziori ordaintzen dizkietenak ere, lurralde bakoitzean egindako eragiketa bolumenen proportzioan edo kontsolidazio fiskalaren araubidean, Sozietateen gaineko Zergan edo BEZaren Entitate Taldeen Araubide Berezian.

Enpresa handientzako arreta honako honetan datza nagusiki:

  • Zergei buruzko laguntza eta argibideak; telefono bidez, posta elektroniko bidez eta idatziz egindako zerga kontsultak artatzen dira.
  • Zerga aitorpenen kudeaketa eta zerga betebeharrak betetzen direla kontrolatzea.
  • Enpresa handietan Hitzarmen Ekonomikoaren aplikazioaren jarraipena.
  • Enpresa berrantolatzeko ekintzei buruzko espedienteak edo enpresa handiei eragiten dieten beste araubide batzuk aztertzea eta izapidetzea.
  • Beste zerga administrazio batzuekin harremanak koordinatzea, enpresa handiek erakundeko beste zerbitzu batzuekin duten lankidetzari dagokionez.