4.4 BEZaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko “Estatistikak” atalean argitaratuta daude aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiei buruzko eragiketa estatistikoak.

BEZaren estatistikak 2010az geroztik jasotzen dira, Nafarroako Estatistika Institutuaren Planei jarraituz.

Informazio-iturria:

Subjektu pasiboek zergaldi bakoitzerako Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean aurkezten dituzten BEZaren aitorpenak, zergak hala Nafarroari bakarrik nola Nafarroa eta beste lurralde baten/batzuen artean ordaintzeko (zifra erlatiboaren arabera, lurralde bakoitzean egindako eragiketen proportzioan).

Estatistikak zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenen erregistroek duten egoerari erreparatuta. Zergaldiari dagozkion aitorpenak hartzen dira kontuan, hilean behin edo urtean behin aurkezten diren kontuan hartu gabe.

Hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko, datuak (n+1) urteko ekainean hartzen dira, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik.

Maiztasuna

BEZaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

2019ko apiriletik ekainera bitarte argitaratuko dira 2016 eta 2017 zergaldiei (egiteko daude) dagozkien BEZ estatistikak, bai eta 2018 zergaldiari dagozkionak ere.

Hemen kontsulta daitezke:

https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/ESTADISTICAS+IVA.htm<0}