4.2 Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko “Estatistikak” atalean argitaratuta daude aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiei buruzko eragiketa estatistikoak.

Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak 2009az geroztik jasotzen dira, Nafarroako Estatistika Institutuaren Planei jarraituz.

Informazio-iturria:

Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean zergaldi bakoitzerako aurkeztutako Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak.

Estatistikek zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenek duten egoerari erreparatuta.

Hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko, datuak modu estatistikoan erabiltzen dira, oro har (n+2) urteko martxoan, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik, eta (n + 1) (n) zergaldiko aitorpena aurkeztu den urtea.

Maiztasuna

Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

2019ko apirilean argitaratuko dira 2017 zergaldiari dagozkion Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak.

Hemen kontsulta daitezke:

https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/Estadisticas+Patrimonio.htm)