5.4 Zergadunentzako zerbitzuetako entitate laguntzaileak

Zergei buruzko Foru Legearen (abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea) 90. artikuluak xedatzen du, zergak kudeatzeko gizarte lankidetza gauzatzeko, zerga administrazioak akordioak sinatuko dituela gizarte, lan, enpresa edo lanbideetako sektore edo interesen ordezkari diren entitate, instituzio eta erakundeekin.

Horri dagokionez, 130/2009 Foru Aginduak kanpoko lankidetza hitzarmena onartzen du, hirugarren pertsonen izenean aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste dokumentu batzuk telematikoki aurkezteko eta zerga zorren ordainketa telematikoki izapidetzeko. 2018ko abenduaren 31n, 3.199 entitatek zuten sinatuta lankidetza hitzarmena Nafarroako Ogasunarekin.

Bestalde, 17 entitate laguntzailek parte hartu zuten 2017ko PFEZaren (2018. urtea) Kanpainan, eta 529 langilek hartu zuten parte.

76. taula. Lankidetza hitzarmena sinatu duten entitateen zerrenda eta horietako bakoitzeko langile kopurua. PFEZ kanpaina

Memoria honen 3.5.6 puntuan (“Dirua borondatezko epean biltzeko jarduketak”) adierazi den moduan, finantza entitateek diru bilketaren kudeaketan emandako laguntzari buruzko datuetan ikusi da 2018. urtean ez dela aldaketa handirik egon finantza entitate laguntzaileen kopuruan, baina handitu egin direla bai ordainketa kopurua eta bai aplikatutako zenbatekoak ere.

Jarraian adierazten den taulan aurkezten dira diru bilketaren kudeaketan lagundu duten entitateen datuak:

77. taula. Diru bilketaren kudeaketan lagundu duten entitateak. Entitate kopurua. Ordainketa kopurua eta aplikatutako zenbatekoak