5.2.1 Elkarlana beste zerga-administrazio batzuekin

Nafarroako Zerga Ogasunak elkarlan handia egiten du Estatuko, autonomia erkidegoko eta tokian tokiko zerga administrazioekin, bereziki Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ogasunekin.

Lankidetza horrek bi helburu ditu: batetik, zergadunei beren zerga betebeharrak bete ditzaten laguntzea, eta, bestetik, zerga kontrola hobetzea eta iruzur fiskala murriztea.

Hori dela eta, Nafarroako Zerga Ogasunaren eta beste zerga administrazio batzuen arteko elkarlanak askotariko jarduera esparruak hartzen ditu, besteak beste, araudia garatzea, zerga informazioa ematea eta zerga kudeaketaren, ikuskaritzaren eta bilketaren arloko jarduerak elkarrekin planifikatzea.

Nabarmendu beharra dago 2017. urtean 335 informazio diligentzia eta eskaera izapidetu zituela Ikuskaritza Zerbitzuak beste zerga administrazio batzuekin batera.

Jarraian adierazten den taulan, hainbat zerga administrazioren arteko komunikazioen kopurua aurkezten da.

72. taula. Beste zerga administrazio batzuekin lankidetzan aritzeko izapideak eta zerga errekerimenduak

Gainera, 2018. urtean eutsi egin zaio NZOk Europar Batasuneko beste herrialde eta eskualde batzuekin egiten duen elkarlanari:

  • Aldizka ECOFINera bertaratzen da.
  • Etengabe dago harremanetan Jokabide Kodearen Taldeak ematen dituen zuzentarauekin.
  • Zeharkako zergapetzearen lantaldearen bilkuretara bertaratu da, zerbitzu digital jakin batzuen gaineko zergari buruzkoetara.