1.5 Aurrekontua eta langileak

Aurrekontua

2018an, Nafarroako Zerga Ogasunak 25.379,4 mila euroko aurrekontua izan zuen bere jarduera gauzatzeko, 2017ko ekitaldian baino %4,84 gutxiago. Murrizketa hori 3. kapituluan (Finantza gastuak) egin da betez ere, haren gastua %58,26 murriztu baita, 2016ko eta 2017ko ekitaldietan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia gauzatzearen ondoriozko interes gehienak itzuli zirelako. Epai horrek zehaztu zuen hautsi egin zela Hidrokarburo Batzuen Txikizkako Salmentaren gaineko Zergari (“zentimo sanitarioa” izenez ezaguna) buruzko Erkidegoko araudia.

3. taula. Gastuaren banaketa, kapituluen arabera

 

Langileak

Nafarroako Zerga Ogasunak, bere xedea betetzeko, 320 langile zituen 2018ko abenduaren 31n. Kopuru hori aurreko urtekoaren oso antzekoa da.

Genero ikuspegitik, 2018an, 214 emakume (langile guztien %66,88) eta 106 gizon zeuden (langile guztien %33,13). Langileen batez besteko adina 47,47 urtekoa zen (47,40 urte emakumeek, eta 47,61 urte gizonek).

Azpimarratzekoa da, 2018an zehar, langileak hautatzeko bi prozesu egin direla, "Ogasuneko teknikaria” (funtzionario araubidea eta A maila) eta “Ogasuneko kudeatzaile eta ikerlari laguntzailea” (funtzionario araubidea eta B maila) postuak betetzeko.

Hautespen prozesu horien emaitza gisa, 10 pertsona izendatu dira Ogasuneko Teknikari postuak betetzeko (2582/2018 Ebazpena, urriaren 31koa, Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiarena. Azaroaren 8ko NAO, 216. zk.), eta beste 10 pertsona, Ogasuneko Kudeatzaile eta Ikerlari Laguntzaile postuak betetzeko (2649/2018 Ebazpena, azaroaren 7koa, Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiarena. Azaroaren 9ko NAO, 217. zk.).

Gertatu da bi pertsona bi postuetarako izendatu direla; hori horrela, eszedentzia egoerara igaro dira Ogasuneko Kudeatzaile eta Ikerlari Laguntzaile postuan.

18 pertsona horiek 2018ko azaroaren eta abenduaren artean sartu dira lantaldean.

Jarraian zerrendatutako tauletan jaso dira Nafarroako Zerga Ogasuneko langileei buruzko zifra nagusiak.

4. taula. NZOko langileen banaketa, generoaren arabera. Kopurua eta ehunekoa

5. grafikoa. NZOko langileen adinaren batez bestekoa, generoaren arabera

6. grafikoa. NZOko langileen banaketa, zerbitzuen arabera.

7. taula. NZOko langileen banaketa, taldeen eta mailen arabera

8. grafikoa. NZOko langileen egoera. Behin-behinekotasuna