4.5   Argitaratutako beste zerga-estatistika batzuk

PFEZ estatistikak Nafarroako udalerrien arabera:

Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko "Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren estatistikak" atalean argitaratuta daude zerga horren estatistikak, Nafarroako udalerrika bereizita.

  • 2008tik 2014ra bitarteko zergaldiei dagokien serie estatistikoa.
  • 2015 zergaldiari dagokion estatistika.<
  • 2016 zergaldiari dagokion estatistika.

2019ko apirilean argitaratuko dira 2017 zergaldiari dagozkion PFEZen estatistikak, Nafarroako udalerrika.

Hemen kontsulta daitezke:

https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/ESTADISTICAS+IRPF.htm

 

Zerga Onuren aurrekontua:

Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko "Onura Fiskalen Aurrekontua" atalean argitaratuta daude Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ekitaldi bakoitzaren (2013 zergalditik) itxierako zerga onuren aurrekontuak eta exekuzio egoerak, Estatu kideen aurrekontu esparruei aplikatu beharreko eskakizunei buruzko Europako Kontseiluaren Zuzentarauaren (2011ko azaroaren 8ko 2011/85/EB) 14.2 artikuluarekin bat etorriz.

Hemen kontsultaaitezke: 

https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/Informacion+Fiscal/Presupuestos+beneficios+fiscales/