3.4.4 Zergak nahitaezko diru-bilketa fasean kontrolatzeko jarduketak

Zerga Bilketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko egindako jarduketen emaitzak Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru Bilketa Zerbitzuak nahitaezko diru bilketaren fasean egindako jardueraren zati bati dagokie.

Logikoa den moduan, nahitaezko diru bilketaren faseko zergak kontrolatzeko jarduketen emaitzak honako hauen mende daude zuzenean: borondatez aitortutako eta ordaindu gabeko kuotak eta ikuskaritza eta kudeaketa jarduketen bitartez likidatutako kuotak.

Hala, zergak biltzeko jarduera (kuoten kobrantzari edo ikuskaritza eta kudeaketa jarduketen emaitzei jarraikiz) zabala den arren, igorritako geroratze interesen eta errekarguen zenbatekoa bakarrik sartu behar da zerga kontrolaren emaitzetan.

Diru bilketa exekutiboko fasean dauden zerga kontrolerako jarduketa horien emaitzak 8.582,0 mila eurokoak izan ziren 2018an.

Emaitza horien xehetasunak jarraian adierazten den koadroan jasotzen dira:

46. taula. Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak guztira. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa

Zerga kontrolaren emaitzetan jasotzen ez diren nahitaezko diru bilketa faseko zergak biltzeko beste jarduera batzuei dagokienez, adierazi beharra dago premiamendu prozedurako jarduketek gora egin dutela.

Erantzukizuna bideratzeko espedienteen kudeaketan ahalegin mailari eutsi zaio. Era horretako espedienteak izapidetzeko denbora luzea behar denez, jarduera oso neurri apalean areagotu da oraindik; halere, oso esanguratsuak dira bilketari dagokionez, eta ez da ahaztu behar jarduketa horiek eredugarri direla.

2018. urtean, aurrez aurreko jarduketak egin dira zenbait zordunen egoitzetan, abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legeak bilketa organoei aitortzen dizkien eskumenekin bat. Horretarako, beharrezko baimen administratibo edo judizialak eskatu dira, eta zenbateko txikiak bildu dira enbargoen bidez; nolanahi ere, halakoek garrantzi erlatiboa dute espediente zehatzetarako, ordaindu gabeko denbora tarte luzeak igaroak zituzten zergadunak baitziren. Ildo horretatik, 118/2018 Foru Agindua onartu da, irailaren 14koa, zordunen egoitzetan enbargorako aurrez aurreko jarduketak ordaintzen dituen produktibitate osagarriaren bilketa zerbitzuko langile funtzionarioei aplikatzekoak diren arauak ematen dituena. Pizgarri horrekin, jarduketa horiek erregularizatzeko bidea eman duen talde bat eratu da, eta, beraz, langileen kopurua eta eraginkortasuna areagotu.

Izapidetutako enkanteen kopurua handitu egin da 2018an, espediente horiez arduratzen den unitatea finkatu ondoren; halaber, emaitzak ere areagotu egin dira.

Jarraian adierazten den koadroan jaso dira jarduketa horiei buruzko datuak:

47. taula. Nahitaezko diru-bilketarako beste jarduketa batzuk. Erantzukizunak bideratzea. Enkanteak. Enbargo-eginbideak.