6.1 Plangintza-tresnak

Nafarroako Zerga Ogasunaren plangintza 2016-2019ko Iruzur Fiskalaren Kontrako Borrokarako Planean dago jasota funtsean. Plan hori Nafarroako Gobernuak onartu zuten, 2016ko urriaren 26ko hitzarmenaren bitartez.

Plan honek legealdi honetarako indarraldia du, eta 11 jarduketa arlotan banatutako 220 neurri jasotzen ditu. Jarduketa arlo horietan sartzen dira, besteak beste, honako hauek: zergen kudeaketa, ikuskaritza, diru bilketa, araudia, informazio sistemak, zergadunarentzako laguntza eta Nafarroako Zerga Ogasunaren baliabideen antolakuntza. Kontsultatzeko eskuragarri dago erakundearen web atarian:(http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/PLan+lucha+fraude.htm )

Gainera, urtero zergak kontrolatzeko plan bat onartzen da martxan den urterako. 2018. urteari dagokiona 2018ko apirilaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen: (https://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2018/82/Anuncio-8/ ). Bertan, planaren irizpide orokorrak jakinarazten ziren, eta ildo orokorrak ezarri ziren, zergak kudeatzeko, ikuskatzeko eta biltzeko faseetan egin behar ziren jarduketak koordinatzeko.