3.3.1.2 Sarrerak

Nafarroako Gobernuaren web estatistiken arabera, 3.907.355 bisita egin dira guztira Nafarroako Zerga Ogasunaren web atarira, eta Errenta Kanpainarako sortutako web atari espezifikora (https://zuriesker.info/eu); aurreko urtean, berriz, 3.573.055 izan ziren. Hortaz, bisitak %9,36 hazi dira, aurreko urtearekin alderatuta.

3.907.555 bisita horiek honela xehakatzen dira: 2018an, alde batetik, 3.370.788 bisita egin ziren Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko ataletara; hau da, eguneko 9.235 bisita batez beste. Beste alde batetik, 536.567 bisita egin ziren Errenta Kanpainarako sortutako web atari espezifikora. Esan behar da zenbateko horren barruan ez direla sartu Nafarroako Gobernuaren izapide katalogoan jasotako Ogasunaren izapideetara egindako bisitak.

Sarrera gehien izan zituen hilabetea apirila izan zen, alde handiarekin, eta apirilaren ondoren, maiatza eta urtarrila. Sarrera gutxien izan zituztenak, berriz, abendua eta iraila izan ziren.

Astelehenetik ostiralera egin ziren sarreren %95,00, eta asteburuan gainerako %5,00.

Nafarroako Ogasunaren web orri nagusia 1.478.746 aldiz bisitatu zuten; 2017an, berriz, 1.324.541 aldiz.

Web orri nagusiaz gainera, azpimarratzekoak dira honako orri hauetara egindako bisitak: zerbitzu telematikoak, inprimakiak, informazio fiskala, zergadunaren egutegia eta araudi fiskala, honako taula honetan zehazten den eran:

32. taula. Bisita gehien jaso duten webgune-direktorioak. Sarreren kopurua

Nafarroako Ogasunaren web atariak eskaintzen dituen prestazioetako bat da ziurtagiri telematikoak ematearena.<0} {0>En el cuadro que se añade a continuación se señala, diferenciando los distintos modelos disponibles, el número de certificados emitidos desde el portal de Hacienda de Navarra (se incluyen los expedidos en las oficinas propias vía Intranet).<}97{>Jarraian agertzen den taulan Nafarroako Ogasunaren atariak egin dituen ziurtagiri kopurua adierazten da, eskuragarri dauden ereduen arabera bereizita (bulegoetan Intranetaren bidez egindakoak ere sartu dira).

33. taula. Emandako ziurtagiri motak