6.3 Hurbileko helburuak

2016-2019ko Iruzur Fiskalaren Kontrako Borrokarako Planean eta NZOren 2019rako Zerga Kontrolerako Planean jasotzen diren proiektuen artean nabarmenenak kontuan hartuz, honako hauek dira Nafarroako Zerga Ogasunaren 2018ko Memoria idatzi den urte honetan (2019) egiten edo aztertzen ari diren lanak:

  • Zergadunei bide elektronikoetatik laguntzeko kanalen erabilera zabaltzen eta sustatzen jarraitzea, NZOren izapideak errazte aldera, eta paperaren presentzia murriztea autolikidazioetan eta informaziozko aitorpenetan.
  • NZOren jakinarazpen elektronikorako sistema orokortzea, sistema hori erabiltzera behartuta daudenen kolektiboa zabalduz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 14. artikuluan xedatutakoarekin bat.
  • 2018an indarrean jarritako BEZari buruzko Berehalako Informazio Hornidurako Sistemari (BIH) dagokionez, esan behar da aldaketa nabarmena ekarri duela BEZaren kudeaketan. 2019. urtean, sistema ezartzen jarraituko da, barne esparruan, informazioa tratatzeko, ustiatzeko eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin eta Euskadiko Foru Ogasunekin trukatzeko egin beharreko egokitzapenak gauzatuz, bai eta kanpo esparruan ere, zerga kontrola eta zergadunei eskaintzen zaizkien laguntza zerbitzuak hobetzen joateko.
  • Nafarroako Zerga Ogasunaren webgune berri bat sortzea, eduki eta zerbitzu gehiago izango dituena.<0} {0>En particular, la difusión del material elaborado para la difusión de la educación cívico-tributaria.<}0{>Bereziki, herritarren zerga alorreko hezkuntza hedatzeko materiala zabaltzea.
  • ZAEAren eta NZOren arteko zerga informazioa trukatzeko hitzarmena, 2011koa, eguneratzea.
  • NZOren eta Nafarroako udalerrien artean informazio trukerako eta lankidetzarako hitzarmen bat sinatzea zergen kudeaketaren eta ikuskapenaren alorrean.
  • Informazio iturri berriak ustiatuko dira. Ondorio horietarako, oso garrantzitsua izango da NZOren datu baseetan nazioarteko informazio iturriak sartzea, azken urteotan abiarazitako truke automatikorako FATCA-DAC tresnekin lotutakoak.
  • Ezkutuko ekonomiaren aurkako borroka gogortzea, lekuan bertan informazioa biltzeko jarduketen bidez eta zergadunaren egoitzako auditoretza informatikoko jarduketen bidez.
  • Zergak automatikoki aztertzeko programetan datuen ustiapena hobetzea.
  • Bilketa faseko zerga kontrolari dagokionez, azpimarratzekoa da programa informatiko espezifikoak landu direla, erantzukizuna bideratzeko espedienteen kudeaketan kontrola hobetzeko.
  • Nafarroako ezkutuko ekonomiari buruzko ikerketa bat finantzatzea 2019an, zergen arloko ikuspegitik eta antolakuntza ikuspegitik ekonomia horri aurre egiteko neurriak aukeratzen lagunduko duena.