3.6.1 Araudiaren garapenarekin lotutako jarduketak
Zerga-araudia egitea eta izapidetzea
7 foru lege, zergak bateratzeko legegintzako 2 foru dekretu, 8 foru dekretu, 34 foru agindu eta 2 ebazpen sortzeko eta izapidetzeko proiektuetan parte hartu dugu.<
Jarraian aipatzen den eranskinean, 2018an izapidetu diren eta NAOn argitaratu diren zergei buruzko foru araudiaren zerrenda aurkezten da.
Araudiaren hedapena, sententziak, kontsultak eta zerga-intereseko argitalpenak.
Araudien hedapenarekin lotutako jarduketa nagusiak zerrendatu dira:
- Zerga-araudiak konparatzea.
- Zerga-araudien liburuak prestatzea.
- Arauak eguneratzea.
- Honako hauen argitalpen digitala (bai NZOren webgunean, bai NZOko langileen barne-ezagutzarako atarian): Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren Ebazpenak eta horiei buruzko NJANko Administrazioarekiko Auzien Salaren eta Administrazioarekiko Auzitegien epaiak. Halaber, Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordearen Ebazpenak.
-
NZOko langileentzako barne ezagutzarako atarian hamabost egunez behingo fiskalitate aldizkaria eta zerga intereseko liburuak eta aldizkariak digitalean argitaratzea, bai eta kudeaketa atalek erantzundako kontsultak ere.
-
Prozeduren katalogoa, eta herritarrei zuzendutako zerga prozedurei buruzko informazio kargatzea.