3.4.2 Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketak

Nafarroako Zerga Ogasuneko Ikuskaritza Zerbitzuko langileek egindako jarduketa guztiak zergak kontrolatzeko jardueraren eremu orokor eta integralean daude sartuta. Zerbitzu honek, 2018. urtean, 44 pertsona zituen: 25 teknikari, 11 kudeatzaile, 4 zerga agente eta 4 administrari. Horiek denak Nafarroako Zerga Ogasuneko langile guztien %13,75 dira.

Memoria honetako "3.4.1 Zergak kontrolatzeko jarduketen emaitzak" atalean kuantifikazioari eta datuen aurkezpenari buruz adierazitakoak kontuan hartuta, Ikuskaritzaren arloari dagokionez, honako hauek dira zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzan sartzen diren jarduketak:

Ikuskaritzak zergak kontrolatzeko egiten dituen jarduketen emaitza zuzenak:

  • Aktak: adostasunez zein desadostasunez sinatutako akten interesak eta kuota instruituak.
  • Zehapen espedienteak: adostasunez zein desadostasunez sinatutako zehapenak.
  • Delituagatiko erantzukizun zibila: aurkeztutako kereila eta salaketengatiko interesak eta kuota instruituak.
  • Kreditu fiskalak ezabatzea: kreditu fiskalak gutxitzeak (oinarri negatiboak edo kenkariak) kuotan duen eragina, horien eragina hurrengo ekitaldietan azaleratzen baita.

 

Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko egiten dituen jarduketen eragindako emaitzak:

  • Ikuskaritza jarduketek eragindako emaitzak: zergapekoak borondatez aitortutako zenbatekoak (kuotak, interesak eta errekarguak), Ikuskaritza Zerbitzuaren aurretiko jarduketek eskatuta.

 

2018. urtean, Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko egindako jarduketen emaitza zuzenen eta eragindako emaitzen batura 53.993,5 mila eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2017ko jarduketen emaitzen baturarekin alderatuta, %60,76ko hazkunde portzentuala izan zuela.

 

Beste jarduera batzuk: zerga egoitza eta zifra erlatiboa:

  • Egoitza aldaketak: egoitza aldatzeko espedienteak, ekitaldian behin betiko amaitutakoak, beste Zerga Administrazioaren eskaera erabat edo partzialki ezeztatuta edo Nafarroako Zerga Ogasunak egindako eskaera onartuta.
  • Akta bakarrak: Zerga Administrazioko Estatu Agentziak jasotako konpentsatzeko hasierako proposamena behin betiko aldatzea, entitateei zifra erlatiboan abiarazitako bere akta bakarrak egiaztatu ondoren.
  • Zifra erlatiboa egiaztatzeko eskaerak: zifra egiaztatzeko espedienteak, behin betiko amaitutakoak, beste Zerga Administrazioaren eskaera erabat edo partzialki ezeztatuta edo Nafarroako Zerga Ogasunak egindako eskaera onartuta.
  • Zifra erlatiboaren beste zuzenketa batzuk: Nafarroako Zerga Ogasunak hala eskatuta zifra erlatiboa zuzentzea, egiaztatzeko eskaera formalik egon gabe. 

Ikuskaritzaren arloan zergak kontrolatzeko egindako jarduera osoaren emaitza (emaitza zuzenak, eragindakoak eta beste jarduketa batzuk), 2018an, 81.147,6 mila eurokoa izan zen; horrek esan nahi du, 2017. urteko jarduerarekin alderatuta, 26.577,6 mila euroko gorakada absolutua izan zuela, eta %48,70eko aldaketa portzentuala.

Jarraian adierazten diren koadroetan jasotzen dira emaitza horren zenbateko zehatzak jarduketa nagusietarako:

 

39. taula. Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak guztira. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa

40. taula. Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketaren emaitzak guztira. Akten zenbatekoa, zergaka eta izapidearen arabera

41. taula. Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketaren emaitzak guztira. Zehapen-espedienteen zenbatekoa, zergaren eta izapideen arabera

42. taula. Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko egindako jardueraren emaitzak guztira. Beste jarduketa batzuk: egoitza fiskala eta zifra erlatiboa. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa

 

Bestalde, adierazi beharrekoak dira Ikuskaritza Zerbitzuko langileek 2017an eginiko beste jarduketa batzuk, zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzetan kuantifikatzen ez direnak:

IFZren esleipeneko kontrola

235 jarduketa

Diru bilketari laguntzeko jarduketak

58 jarduketa

Finantza entitateei egindako eskaerak

213 jarduketa

Hirugarren zergapekoei egindako eskaerak

98 jarduketa

Auditoria informatikoko jarduketak

jarduketa

Peritutza, laguntza judizialean

jarduketa

 

 

Gainera, Ikuskaritza Zerbitzuko langile bat Club Atlético Osasunako Kontrol Batzordeko kide da, Foru Komunitateko Administrazioko ordezkari gisa, klubaren kaudimena kontrolatzeko eta Atlético Osasunak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen zorraren berregituratzea onesten duen Foru Legean (abenduaren 2ko 26/2014) arautzen diren betebeharrak betetzen direla bermatzeko.


Azkenik, jarraian adierazten diren grafikoetan, aurkeztutako salaketen analisi bat jasotzen da.

43. grafikoa. Aurkeztutako salaketak, aurkezteko kanalaren eta izapidetze-egoeraren arabera

44. grafikoa. Izapidetutako salaketak, izapidetze motaren arabera