1.3 Jarduera

Nafarroako Zerga Ogasunari dagokio elementu pertsonal, material eta tekniko guztiak ondo koordinatzea, zergak ondo eta modu eraginkorrean kudeatu eta biltzeko, araudi fiskala zorrotz betetzen dela eta denek betetzen dutela bermatzeko, zergadunen segurtasun juridikoa kaltetu gabe eta aipatutako araudiak sortzen duen presio fiskala murriztuz. Horretarako, Nafarroako Zerga Ogasunak bere helburuak betetzen laguntzen dituen jarduera guztiak gauzatuko ditu.

Zerga-sistema baten eraginkortasuna hori aplikatzeaz arduratzen den erakundearen esku dago.

Hortaz, Nafarroako Zerga Ogasunak garrantzia ematen die erakunde irekia eta gizartearekiko hurbilekoa izatearen balioei: eraginkortasuna, adeitasuna, motibazioa, gardentasuna. Balio horiek guztiak islatuta daude erakundearen jarduketa-ardatz nagusietan:

 

Zergadunarentzako zerbitzuak

Herritarra da administrazioaren jardueraren muina.

Nafarroako Zerga Ogasunaren xedea da bere unitate guztietatik zergadunari laguntzea, ezaugarri eta printzipio hauek zainduz:

  • Arreta integrala, berdina eta pertsona bakoitzari egokitua
  • Espezializazio-maila desberdinetako arreta
  • Kanal askoren bidezko arreta: aurrez aurre, telefono bidez, idatziz, telematikoa
  • Hartzaile askorentzako arreta: zergadunak, ordezkariak, laguntzaileak, beste erakunde batzuk
  • Informazio publikoa eta gardentasuna
  • Herritarren parte-hartzea araudi-proiektuetan
  • Araudiaren hedapena

Helburua da zergadunari emandako zerbitzuen kalitatea hobetzea eta, horren bidez, zergadunek beren zerga-betebeharrak hobeto betetzea beren borondatez.

 

Zerga-kontrola

Zerga-kontrol efikaz eta eraginkorra egiteko, ogasun orok saiatu behar du iruzurrari aurre egiten, honako tresna hauen bidez:

  • Zerga-kontrol planifikatua eta eraginkorra: iruzurrari aurka egiteko borroka-plana
  • Kudeaketa, ikuskapena eta bilketa barne hartzen dituen zerga-kontrol integrala
  • Informazioa biltzeko eta tratatzeko moduaren etengabeko hobekuntza
  • Argitasun, sinpletasun eta segurtasun juridikoaren bilaketa araudi-garapenean
  • Etengabeko analisia, emaitzak ebaluatuz eta kontu emanez

Nafarroako Zerga Ogasunak bermatu behar du balio eta jarduketa horiek iraunkorrak eta etengabeak direla, eta hori ezinezkoa litzateke erakundeko pertsonen motibaziorik gabe, bitarteko materialak egokitu gabe eta informazio-sistema egokiak garatu gabe.