3.4.1 Zergak kontrolatzeko jarduketen emaitzak

Zerga kontrolari buruzko 3.4 atalean azaldutakoekin bat etorriz, 2018. urteari zein 2017. urteari buruzko datuak lortu dira, bi urte horietako zenbatekoak termino beretan konparatu ahal izateko.

Kontrol jarduketen emaitza zuzenetan, ikuskaritza akten, kudeaketa likidazioen, premiamendu errekarguen eta diru bilketen geroratze interesen emaitzak jasotzen dira, baita aurkeztutako aitorpenenak ere, administrazioak eskatu ondoren. Emaitza horien zenbatekoa, 2018. urtean, 120.442,7 mila eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2017ko jarduketen emaitza zuzenei dagokienez, 12.995,6 mila euroko gorakada absolutua izan zuela, eta %12,09ko aldaketa portzentuala.

Kontrol jarduketen eragindako emaitzak Nafarroako Zerga Ogasunaren jarduketen ondorioz epez kanpo aurkeztu diren aitorpenei dagozkie. Ez dira eskaera batean formalizatutakoak, baizik eta zergadun beraren beste epe batzuetan edo antzeko ezaugarriak dituzten beste zergadun batzuetan egindako egiaztapenetatik eratorritakoak izan daitezke. Emaitza horien zenbatekoa, 2018. urtean, 31.093,3 mila eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2017ko jarduketen emaitza zuzenei dagokienez, 598,4 mila euroko beherakada absolutua izan zuela, eta -%1,89ko aldaketa portzentuala.

2018. urtean, emaitza zuzenen eta eragindako emaitzen batura 151.536,0 mila eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2017ko jarduketen emaitzen baturarekin alderatuta, 12.397,2 mila euroko gorakada absolutua izan zuela, eta %8,91ko aldaketa portzentuala.

Diru bilketari lotuta egin ziren beste ikuskaritza edo kudeaketa jarduketa batzuk, Nafarroako zergak ordainarazteko Hitzarmen Ekonomikoan finkatutako irizpideak eta lotura puntuak behar bezala aplikatzeko egiten direnak, bereziak direnez eta aldizkakoak ez direnez, ez dira kontrol jarduketen emaitza zuzenetan ez eragindako emaitzetan sartu. Bada, 2018an, horien emaitzaren zenbatekoa 27.154,1 mila eurokoa izan da; horrek esan nahi du 2017ko jarduketen emaitzekin alderatuta, 6.169,9 mila euroko gorakada absolutua izan zuela, eta %29,40ko aldaketa portzentuala.

Zergak kontrolatzeko jarduera osoaren emaitza (emaitza zuzenak, eragindakoak eta beste jarduketa batzuk), 2018. urtean, 178.690,1 mila eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2017ko jarduketen emaitzekin alderatuta, 18.567,1 mila euroko gorakada absolutua izan zuela, eta %11,60ko aldaketa portzentuala.

Emaitza horien datuak jarraian adierazten diren tauletan jaso dira.

37. taula. Zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak guztira. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa

38. taula. Zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak arloka. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa