3.2.5.2 Kexak

Gaur egun ez dago kexak aurkezteko kanal espezifikorik, ezta kexak sistematikoki tratatzeko prozedurarik ere. Kexak ahoz ez ezik, beste modu batzuetara ere jaso daitezke: Erregistroan aurkezten diren instantzien bidez, Ezkirotz 16 helbidean dagoen bulego nagusian zein beste lurralde bulegoetan horretarako jarrita dauden postontzian idatziak utziz, edo Nafarroako Zerga Ogasuneko postontzi nagusira mezu elektroniko bat bidaliz.

2018an, kexa gutxi jaso ziren, honako kausa hauekin lotutakoak:

  • NFOko langile kudeatzaileen arreta berandutzea.
  • Aurrez aurreko arreta teknikorako langile gehiago eskatzea.
  • NFOko langile kudeatzaileek Iruñeko bulegoan arreta emateko asko itxaron beharra.
  • Ezkirotz kaleko 16. zenbakiko kutxazainaren funtzionamendua.
  • Paperean aurkeztutako aitorpenak edo autolikidazioak grabatzeko gehiegizko epea.
  • Telefonoak gainezko egotea 948505152 zenbakira deitzean.