4.1 PFEZaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko “Estatistikak” atalean argitaratuta daude aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiei buruzko eragiketa estatistikoak.

PFEZaren estatistikak 2009az geroztik jasotzen dira, Nafarroako Estatistika Institutuaren Planei jarraituz.

Informazio iturria:

Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean zergaldi bakoitzerako aurkeztutako PFEZaren aitorpenak.

Estatistikek zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenek duten egoerari erreparatuta.

Hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko, datuak modu estatistikoan erabiltzen dira, oro har (n+2) urteko martxoan, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik, eta (n + 1) (n) zergaldiko aitorpena aurkeztu den urtea.

Maiztasuna

PFEZaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

2019ko apirilean argitaratuko dira 2017 zergaldiari dagozkion PFEZaren estatistikak.

Hemen kontsulta daitezke:

https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/ESTADISTICAS+IRPF.htm