1.6 Kokapena. Bulegoak

Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzu gehienak Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4. zenbakiko eraikinean daude zentralizatuta; hortaz, esan daiteke hori dela erakunde autonomoaren egoitza. Egoitza nagusi horrez gain, Iruñean beste zenbait bulego ere badaude. Horietan daude Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren zatirik handiena eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren zati bat. Azkenik, zerga administrazioaren zerbitzuak zergadun guztiengana gerturatzeko asmoz, beste zenbait bulego daude foru komunitate osoan zehar. Azpimarratzekoa da 2018az geroztik bulego berri bat dagoela, modu jarraituan funtzionatzen duena, Doneztebe/Santesteban udalerrian. 2017an, aldi baterako funtzionatu zuen, errenta kanpainan zehar. Honela banatuta zeuden 2018an:

Egoitza nagusia:

Karlos III.aren etorbidea 4. Iruñea

Lurralde-bulegoak:

IRUÑEA

Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren bulegoak

Ezkirotz kalea 16. Iruñea

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren bulegoak

Ezkirotz kalea 20 bis. IRUÑEA

TUTERA

Antso Azkarraren plaza 8. Tutera

LIZARRA

Koroatze plaza 2. Lizarra

TAFALLA

Teófano Cortés plaza 7. Tafalla

 

Jarraian zerrendatutako eranskineko taulan jasota dago Nafarroako Zerga Ogasuneko langileen banaketa, bulegoetan duten kokapenaren arabera.

Nafarroako Zerga Ogasuneko langileei buruzko gainerako tauletan bezala, datuak urte bakoitzeko abenduaren 31koak dira.

9. taula. NZOko langileen banaketa, bulegoen arabera

 

Kanpainako aldi baterako bulegoak:

Errentaren Kanpainaren aldian, lurralde bulegoetan langile gehiago jartzen dira eta bulegoak irekitzen dira Barañainen eta Burlatan, eta erakunde laguntzaileen bulegoetan ere egiten dira aitorpenak.

 

Zerga-administrazio elektronikoa

Bereziki interesgarria da administrazio elektronikoaren garrantzia aipatzea; izan ere, neurri handi batean, aukera ematen die zergadunei Nafarroako Zerga Ogasuneko administrazio bulegoetara aurrez aurre joan beharrik ez izateko. Horren ordez, administrazioarekin telematikoki harremanetan jar daitezke, zuzenean eta berehala, izapideak egiteko edo dagozkien zerga betebeharrak betetzeko.

Ildo horretatik, zergadunei laguntza eta informazioa bide elektronikoetatik emateko zerbitzuak sendotzen jarraitzen dugu. 2018an, aurreko urteetan bezala, aurrerapen nabarmenak egin dira administrazio elektronikoaren alorrean. Honako hauek dira azpimarragarrienak:

  • Cl@ve identifikatzeko bitarteko gisa finkatzea, zergadunak Nafarroako Zerga Ogasunarekin egiten dituen izapideetarako.
  • 2018ko urtarrilaren 1ean Berehalako Informazio Hornidura (BIH) ezarri zen, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kudeaketarako sistema berri gisa. Honako honetan datza: erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez betetzen dira, fakturazio erregistroak ia berehala eta bide elektronikotik hornituz. Sistemaren xedea da zerga kontrola hobetzea, eta zergadunari ere abantailak dakarzkio, betebehar formalak murrizten baitira: kendu egin dira F50 (Hirugarren pertsonekiko eragiketen urteroko aitorpena) eta 340 (BEZaren erregistro liburuetan jasotako eragiketen informazio aitorpena) ereduak aurkezteko betebeharra.
  • Jakinarazpen Elektronikoko Sistemaren ezarpena, 2018ko apirilean. Sistema erabat segurua da, eta antolamendu juridikoan xedatutako berme guztiak ematen ditu. Haren xedea da administrazio prozedurak sinplifikatzen eta arrazionalizatzen jarraitzea, eta jakinarazpenen igorpenak eragindako gastuak aurreztea dakar. Jakinarazpenak bide horretatik jaso nahi zituztela adierazi zuten 4.900 zergadunekin jarri zen abian. Beste alde batetik, behartutako 15.196 zergadun ere sartu ziren sisteman, han sartu zirela aurrez jakinarazi zitzaienetik hilabete igaro ostean.

2018an, 15.087 jakinarazpen igorri ziren bide telematikotik.

Memoria honen 3.3 atalean agertzen dira eskainitako informazio-zerbitzuen eta bulego birtualaren bitartez emandako zerbitzu elektronikoen xehetasunak.