3.5.6 Dirua borondatezko epean biltzeko jarduketak

Dirua biltzeko jarduera bi alderdi hauei erreparatuta bereiz daiteke: borondatezko epeari erreparatuta edo nahitaezko epeari erreparatuta.

Nahitaezko epeari dagokion jarduketak Memoria honen puntu honetan aurkezten dira: “3.4.4 Zergak nahitaezko diru-bilketa fasean kontrolatzeko jarduketak”.

Borondatezko epeari dagozkion jarduketak, oro har, itzulketen eta geroratzeen jarduketari dagozkio.

2018. urtean 309.000 itzulketa egin dira; hots, %23,6ko igoera nabarmena, 2017rekin alderatuta.

2018an, zerga geroratzeak 17.000 izan dira. Eskaera kopurua %6,25 hazi da, baina geroratzeko eskatutako zenbatekoa ia berdin gelditu da 2017an eskatutakoarekin alderatuta (%0,7).

Emaitza horien datuak jarraian adierazten diren tauletan jaso dira:

68. taula. Zergen itzulpen-kopurua.

69. taula. Izapidetutako  geroratze-kopurua.

70. taula. Atzerapen  eskaerak.

 

Bilketa kudeatzeko finantza-erakundeen elkarlanari dagokionez, ez da nabarmentzeko aldaketarik gertatu erakundeen kopuruan.

Diru-bilketako entitate laguntzaileei buruzko datuak atal honetan jasotzen dira: “5.4 Entitate laguntzaileak zergadunentzako zerbitzuetan.