6.2 Jarduera-adierazleak

Memoriaren atal honetan, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren lanaren ikuspegi bat izateko baliagarria den adierazleren bat erakutsi nahi da.

Horretarako, interesgarritzat jo da gure inguruko ogasunek erabiltzen dituzten parametroen antzekoak erabiltzea. Ez zaie garrantzi handiegirik eman behar, askotariko kontabilizazio sistemek ezarritako mugek eta askotariko egoerek eragiten baitiete, baina egia da lortutako emaitzetara azkar gerturatzen laguntzen dutela.

Adierazle hauek aukeratu dira:

“Zerga-kontrolerako jardueraren” indizea

Zergak zuzenean kudeatzeagatik (zeharkako zergapetzeagatiko doikuntza fiskalak kontuan hartu gabe) Nafarroako Zerga Ogasunak bildutako zenbateko likidoa 2.460,7 milioi eurokoa izan zen 2018an.

Bestalde, 2018an, zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzak 178,7 milioi eurokoak izan ziren.

Bi magnitudeen zatitura, zenbakitzailean zergak kontrolatzeko jardueretatik lortutako emaitzen zenbatekoa hartuta eta izendatzailean zergak zuzenean kudeatuz bildutako zenbateko likidoa hartuta (zeharkako zergapetzeagatiko doikuntza fiskalak kontuan hartu gabe), ehunekotan adierazita, %7,26koa da da.

2017ko indizea baino 1,29 puntu handiagoa da.

“Jardunaren” indizea

2018an, zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzak 178,7 milioi eurokoak izan ziren.

Jardunaren indize bat kalkulatu da emaitzak/langileak ratioaren bitartez, eta horrek Nafarroako Zerga Ogasuneko langile bakoitzak zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzei egiten dien ekarpena neurtzen du batez beste.

Zenbakitzailean sartzen dira zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzak, eta izendatzailean sartzen da abenduaren 31n Nafarroako Zerga Ogasunean enplegatuta zeuden pertsonen kopuru osoa.<0} {0>Téngase en cuenta que la actividad de control tributario, no es posible sin la actuación integral de todo el organismo autónomo.<}100{>Kontuan hartu behar da zergak kontrolatzeko jarduera ez dela posible erakunde autonomo osoak jarduten ez badu.

Eginkizunaren indize honen arabera, Zerga Ogasuneko langile bakoitzak 558.406,56 euro lortu ditu batez beste 2018an, zergak kontrolatzeko jardueran.

2017. urteko indizearekin alderatuta, 51.688,07 euro egin du gora (%10,20).

“Eraginkortasunaren” indizea

Zergak kontrolatzeko jardueraren eraginkortasuna neurtzeko, magnitude hauen zatidura kalkulatzen da:

  • Zenbakitzailean, zergak kontrolatzeko jardueraren bitartez lortutako zenbatekoa hartzen da kontuan (178,7 milioi euro).
  • Izendatzailean, aitortutako betebeharrei dagokien aurrekontu kontsolidatuaren zenbatekoa hartzen da kontuan, Estatuari eginiko ekarpena kenduta (25,4 milioi euro).

Eraginkortasunaren indize honen arabera, 2018an Nafarroako Zerga Ogasunean gastatutako euro bakoitzeko 7,041 euro lortu dira zerga kontrolatzeko jardueran.

2017. urteko indizearekin alderatuta, 1,037 euroko hobekuntza dakar (%17,27).

“Zerga-bilketa likidoaren kostuaren” indizea

Kudeatutako baliabideen aplikazioaren eraginkortasuna neurtzeko, magnitude hauen arteko zatidura kalkulatu da:

  • Zenbakitzailean, aitortutako betebeharrei dagokien Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrekontu kontsolidatuaren arabera bere gain hartutako kostuen zenbatekoa hartzen da kontuan (Estatuari eginiko ekarpena kenduta) (25,4 milioi euro).
  • Izendatzailean, bildutako zenbateko likidoaren zenbatekoa hartzen da kontuan, hala kudeaketa zuzenaren nola zeharkako zergapetzeagatiko doikuntza fiskalen bitartez lortutakoa (3.483,0 milioi euro).

Zatidura horren arabera, 2018an, diru sarreren kudeaketak eragindako kostuaren indizea 0,729koa izan zen bildutako 100 euroko.

2017. urteko indizea pixka bat hobetu dela esan nahi du horrek, 0,724koa izan baitzen 100 euroko.

“Langile kopurua 10.000 biztanleko" indizea

2018. urterako berrikuntza gisa, Nafarroako Zerga Ogasuneko langile kopurua Nafarroako biztanleriarekin erlazionatzen duen ratioa aurkeztu da.

2018an, Nafarroako Zerga Ogasuneko langileen kopurua 10.000 biztanleko 4,94koa izan zen. Zifra hori 2017koaren oso antzekoa da, 4,91 baitziren.

Honako taula honetan jaso dira indize horren 2017. eta 2018. urteetako datuak:

78. taula. NZOren jarduera adierazleak.