5.2.2 Informazioa lagatzea

Nafarroako Zerga Ogasunak bildutako zerga datuen araubide juridikoak aukera ematen du datu horiek lagatzeko, betiere titularrak horretarako baimena ematen badu, eta Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren 105. artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Zerga datuak lagatzea justifikatuta dago, baldin eta beste administrazio publiko batzuei beren eginkizunak modu eraginkorragoan eta herritarrentzat modu erosoagoan egitea errazten badie, herritarrak ez baitaude behartuta datu berak hainbat erakunderi ematera.

2018. urtean, 413 informazio lagapen egin zaizkie jarraian zerrendatzen diren entitateei (2017an, 426 egin ziren):

  • Epaitegiak eta auzitegiak.
  • Beste foru ogasun batzuk eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
  • Gizarte Segurantzaren organismoak (Diruzaintza Nagusia, Laneko Ikuskatzailetza eta Agentzia Exekutiboak).
  • Udalak eta Lurralde Administrazioko eta Administrazio Instituzionaleko beste erakunde batzuk, zerga administrazio gisa edo laguntza publikoak kudeatzeko administrazio gisa jarduten dutenean.
  • Nafarroako Gobernuko hainbat sail, interesdunak datuak lagatzeko baimena eman badu, zergen arloko informazioa emateari buruzko 136/2005 Foru Arauaren 7.4 artikuluarekin bat etorriz.
  • Geser Local, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko entitate batzuen bilketa exekutiboa egiteaz arduratzen den entitatea.
  • Nafarroako Administrazio Auzitegia: Iruñeko Udalak aparkatzeko txartela ukatu dien errekurtsogileen egoitza fiskalari buruzko informazioa.
  • Kontuen Auzitegia, alderdi eta talde politikoetako kontabilitatea ikuskatzeko, entitate horiek abenduaren 31n Nafarroako Zerga Ogasunarekin dituzten zorrei buruz.<0}
  • Fundación Navarra para la Tutela de las Personas Adultas (FNTPA): Nafarroako Gobernuak sortutako ekimen publikoko entitatea. Bere tutoretzapean dituen pertsonen ondasunei eta eskubideei buruzko informazioa eta haien PINa eskatzen du aldizka.
  • Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea, Nafarroako Gobernuko Justiziako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, eskubide horren aitorpena eskatzen dutenek aurkeztutako PFEZaren aitorpenari dagokionez.

Halaber, 2018. urtean, datuak lagatzeko 82 eskaera berri jaso dira Nafarroako Zerga Ogasuneko sistemen bitartez (2017an, berriz, 107 izapidetu ziren).

2018an, erakunde baimenduek zergaduni buruzko 139.404 kontsulta egin dituzte. Kontsulta kopurua kontuan hartuta, honako administrazio hauek dira azpimarragarrienak:

  • Gizarte Eskubideen Saila:<0} {0>53.873 contribuyentes que supone un 38,65% del total de consultas externas.<}98{>53.873 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien %38,65.
  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia: 27.959 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien %20,06.
  • Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoa: 3.847 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien %2,76.
  • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia:  9.622 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien %6,9.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala: 2.900 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien %2,08.