3.5 Zerga-kudeaketako eta -bilketako beste jarduketa batzuk

Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan, zergak kontrolatzeko jarduerak bi zati ditu: batetik, zergadunari bere zerga betebeharrak borondatez betetzen laguntzen zaio, eta, bestetik, berrikusi eta egiaztatu egiten da ea betebehar hori bete den.

Memoriaren puntu honetan, zergadunari laguntzean egindako zerga kudeaketa aurkezten da. Berrikuspenaren eta egiaztapenaren emaitzak Memoriaren 3.4.3 puntuan aurkezten dira  (“Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketak”).

Eta zergadunarentzako laguntzari dagokionez, honako hauek nabarmendu daitezke zergen kudeaketa arloak egiten dituen jarduketa ildoen artean:

  • Kontsulta fiskaletako alderdi teknikoen arreta, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinatuta, eta kontsulta fiskalen izapidetzea eta ebazpena.
  • Zerga aitorpenak egiteko formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta laguntza programak diseinatzea eta egitea.
  • PFEZaren eta Ondarearen gaineko Zergaren Kanpaina eta aldizkako beste zerga batzuk (adibidez, Sozietateen gaineko Zerga) kudeatzea.
  • Zerga aitorpenak berrikusteko eta egiaztatzeko kontrolak diseinatzea.
  • Zerga kudeaketako organoak emandako egintzen aurka jarritako inpugnazioak eta berraztertzeko errekurtsoak izapidetzea eta ebaztea.
  • Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak izapidetzea.
  • Fabrikazio Zerga Berezietako kontu hartzailetza lanak egitea

Zergei buruzko kontsultak artatzeari dagokionez, aintzat hartu behar da, Zergapekoen Laguntza eta Informazioa Zerbitzuak artatutakoez gain, kudeaketa unitate jakin batzuek artatutako beste batzuk ere badaudela, hala nola Sozietateen, Ez-egoiliarren Errentaren eta Saltoki Handien gaineko Zergaren Atalak, Enpresa Handien Atalak eta Zerga Berezien eta Bestelako Zergen Atalak artatutakoak.

 

3.5.1 PFEZren eta Ondarearen gaineko Zergaren kudeaketa

3.5.2 Enpresa handientzako arreta

3.5.3 BEZren itzulketa

3.5.4 Lur-ondasunak

3.5.5 Ondare-zergak

3.5.6 Dirua borondatezko epean biltzeko jarduketak