2.4.1 Diru-bilketa likidoaren zifrak

2018an, 3.482.953,6 mila euro sartu ziren kutxan, 2017an baino %5,4 gutxiago. 2018an sarrek eta itzulketek beste erritmo bat izan zutelako gertatu da beherakada hori:

  • Diru sarrerei dagokienez, BIH izarri izanaren ondorioz, 2018an 11 hiletako kuotak sartu ziren, ekitaldi arrunt batean bezala 12 sartu beharrean.
  • Itzulketei dagokienez, NFOk ETEei eta enpresa handiei BEZ itzulketak aurreratzeko konpromisoa hartu eta bete zuenez, 14 hiletako kuotak itzuli dira, ohi bezala 12 hiletakoak itzuli beharrean.
  • Itzulketei buruz esan behar da, baita ere, aurreratu egin zela sozietateen itzulketen egutegia: 2018ko urtarrilean, 2016ko kanpainari zegokiona itzuli zen, eta azarotik abendura bitarte, 2017ko kanpainari zegokiona.
  • Beste alde batetik, esan behar da Estatuarekin abendurako konprometitutako ohiko igorpen bateko sarrerak (helbide aldaketen eta akta bakarren espedienteengatik) ez direla iritsi urtarrileko lehen egunetara arte, eta, beraz, kontabilitate balantzetik kanpo gelditu direla; hortaz, alderaketa zuzenean, diru bilketa likidoa aurreko urtekoa baino txikiagoa izan da.

 

Datu homogeneoak hartuta, hau da, 2018an sortu diren aparteko egoera horien eragina zuzenduta, diru bilketa likidoa %3,7 igo da 2017rekin alderatuta.

Guztizko diru bilketa likidotik, %70,6 (2.460.658,0 mila euro) kudeaketa zuzeneko zergetatik dator; eta gainerako %29,4a (1.022.295,6 mila euro), Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako zeharkako ezarpenengatiko doikuntzetatik.2017an, ehuneko horiek %72,8 eta %27,2koak izan ziren, hurrenez hurren.

Diru bilketa likidoak 199.717,5 mila euroko beherakada izan du, nagusiki, kudeaketa zuzenagatiko diru bilketak ere 219.043,3 mila euroko murrizketa izan duelako; dena den, doikuntza fiskalak 19.325,7 mila eurotako hazi izanak arindu egin du nolabait lehen aipatutako beherakada hori.Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeak 2017an sinatutako akordioak zerga doikuntzak zehazteko aplikagarriak diren indizeen igoera ekarri du, eta saldoa Nafarroaren alde handitzea eragin du horrek.

 

Taula hauetan jasota daude diru bilketa likidoari buruzko datu horiek:

14. koadroa. Zerga-bilketa likidoa. Xehetasunak, zerga-figuren arabera.

15. koadroa. Zerga-bilketa likidoa. Xehetasunak, zerga-figuren arabera.

16. grafikoa. Zerga-bilketa likidoa. Kudeaketa zuzenari dagokion ehunekoa - zerga-doikuntzak