3.5.1.2 PFEZren eta Ondarearen zergadunari laguntzeko beste jarduera batzuk.
FEZaren kanpaina alde batera utzita, hauek dira PFEZaren zergadunari laguntzeko jarduketa nagusiak:
- Erregistro lagungarria: herritarrek aurkezten dituzten eskaerak eta egiten dituzten izapideak jasotzen eta izapidetzen dira. 2018an, 2.100 instantzia aurkeztu ziren.
- Kobrantzak eta ordainketak kontsultatzeko izapide txikiekin lotutako aurrez aurreko laguntza.
- Kontsulta teknikoetarako "aurrez aurreko" laguntza. Jarduera honek garrantzi nabarmena du, alderdi kuantitatibo zein kualitatiboagatik.
- Urte osoan PFEZaren aitorpenak egitea.
- Ordainketa zatikatuen proposamenak egitea.
Jarduketa hauei buruzko zenbateko garrantzitsuenak jarraian adierazten den taulan jaso dira.